EUSKAL oilo zilarra
Hegazti lasterketa
EUSKAL oilo zilarra
Euskal oiloa da bertako euskal oiloen arraza. Ofizialki, bost aldaera ditu: Beltza, Gorria, Lepasoila, Marraduna eta Zilarra.
Landatar arraza
Oilarra eta oiloa: Gorriaren gisako lumadia du, baina aldaera horren kolore eta tonu gorriak nahiz gaztain-koloreak zuriaz ordezten ditu, arrengan nola emeengan; gune beltzak, aldiz, berdinak dira batean zein bestean.
Akats larriak: belarritxoak zuri agertzea; hego eta isatsean luma zuriak agertzea, Zilarra aldaerako hegaztietan izan ezik; tartsoak hori kolorekoak ez izatea.

