EUSKAL oilo lepasoila
Hegazti lasterketa
EUSKAL oilo lepasoila
Euskal oiloa da bertako euskal oiloen arraza. Ofizialki, bost aldaera ditu: Beltza, Gorria, Lepasoila, Marraduna eta Zilarra.
Landatar arraza
Oilarra: Lumarik gabe ditu lepoa, sorbaldak, paparo ingurua, izterren barnealdea eta sabelaren alboak.
Paparrean bi luma-lerro ageri dituzte, bularrezurreko albo bakoitzean. Gorputza estaltzen dion gainerako lumadiaren kolorea Gorria aldaeraren berbera da. Kolore gorri-bizia duen larrua lepo osoan eta paparo inguruko zati batean.
Oiloa: Oilarrak bezalako lumadia du, baina lepo eta paparoko kolorea ez da horren gorria.
