EUSKAL OILO MARRADUNA
Hegazti lasterketa
EUSKAL OILO MARRADUNA
Euskal oiloa da bertako euskal oiloen arraza. Ofizialki, bost aldaera ditu: Beltza, Gorria, Lepasoila, Marraduna eta Zilarra.
Landatar arraza
Oilarra: Aldaera honen lumen ezaugarri nagusia marra zuriak eta Gorrian deskribatutako kolore nahastuak dira. Beste efektu aipagarri bat: bai gaztaina-koloreko tonu guztiak, baita kolore beltzekoak ere, argitu egiten dira. Hemen, azpikolorea marfila da.
Oiloa: Marra lausoagoak ditu, ahalik markatuen izatea hobe bada ere. Alboetan, izterren parean, hautematen da hori hoberen. Gaztaina koloreko tonuak argiagoak dira.