946 203 611 | info@euskalabereak.eus

LATXA MUTUR BELTZA

Ardi arraza

LATXA MUTUR BELTZA

Euskal “Latxa” hitzak zakarra edo baldarra esan nahi du. Hitzak ardi honen artileari egiten dio erreferentzia. Frantzian, “Manech” izenaz ezagutzen da. Bi mota daude: Latxa Mutur Beltza eta Latxa Mutur Gorria. Mutur eta gorputz-adarren koloreagatik bereizten dira, baina oso antzeko ezaugarriak dituzte gainerakoan.

Bi sexuetako ardiek adarrak izan ditzakete

Tamaina ertaineko burua, gorputz-garapenarekin bat. Soslai zuzeneko edo azpi-ganbileko sudur eta mutur aldea. Bi sexuetako ardiek adarrak ageri ditzakete, arren kasuan kiribil itxura dutelarik.
Tolesdura gabeko lepoa. Gorputz-enbor luzatua, bizkar-gerrialde zuzenarekin. Tamaina ertaineko gorputz-adarrak, ipurmasail eta gihar ez oso gihartsuekin.

Bertako abereen arrazak

Animalien aurkibidea