946 203 611 | info@euskalabereak.eus

ENKARTERRIKO ASTOA

Zaldiak

ENKARTERRIKO ASTOA

Astoa (Equus asnius asnius) da, zalantzarik gabe, gure herrialdean gainbehera handiena izan duen etxe-aberea, industriaren garapena eta nekazaritza-lanen mekanizazioa dela eta.

Bizkortasun handiko animalia otzanak

Duela urte batzuk arte, Kantauri itsaso ertzaldean astoa erabili ohi zen nekazari-lanetan zamak eraman eta garraiatzeko, eta baita meatzaritza eta basoko lanetan ere.
Gaur egun, nekazaritzan lan txikiak egiteko erabiltzen dira, baserrietara belarra eta egurra eramateko, kasu. Kolore beltza edo gaztaina-kolore iluna dute, begi eta sabelaldean (sabela, besape eta azpizuriak) gune argixkak erakutsiz.
Kolorearen berezitasunagatik, ahozuria da. “Udako ile” mehe eta laburra du, zeta-antzekoa; neguan, aldiz, luzeagoa eta kizkurragoa du. Buztana behetik sortzen zaio eta motots handia du amaieran. Emeen batezbesteko neurria 113 cm da. Bizkortasun handiko animalia otzanak dira.

Bertako abereen arrazak

Animalien aurkibidea