EUSKAL HERRIKO MENDIKO ZALDIA
Zaldi arraza
EUSKAL HERRIKO MENDIKO ZALDIA
Euskal Herriko Mendiko Zaldiaren arraza herrialdean ziren zaldietatik sortu zen. Hiltegiko abereak izan ohi dira, eta hortik datorkie itxura indartsu hori.
Landatartasun handia
Ustiapen-eredu estentsiboa du, agerian utziz landatartasunerako duen gaitasun handia. Udan mendi aldean ibili ohi da, baina neguan belardi eta errekastoetara jaisten da. Arraza honetako abereek osaera harmoniatsua eta egokia dute. Tamaina ertaineko abereak dira, eta itxura indartsu eta landatarra dute. Bere trinkotasunari esker, aproposak dira haragi ustiapenerako. Arraza honetako abereak gehienetan gaztaina-koloreak eta gorrixkak (gorriaren aldaera guztietan) dira, baina beltzak, melokotoi-kolorekoak eta zuri-horixkak ere izan daitezke.
