EUSKAL ANTZARA
EUSKAL ANTZARA
Ibilera bizkorra eta silueta dotorea
Lepape eta mototsik gabeko antzara da, baina sabel-poltsak ondo garatuta ditu. Ibilera bizikoa. Silueta dotorea, baina nahiko gorpuzkera mozkotea du. Burua, lepoa, paparra eta hegoen alboak grisak dira. Lepoko eta buruko grisa paparrekoa baino ilunagoa da. Hegoetan, estal-lumek lerro ilunagoak sortzen dituzte, mehe eta argiago batzuekin txandakatuz. Paparraren alboetan ere lerroak aurki daitezke, biziagoa dute sabela hasten den tokian, baina desagertzen doaz paparorantz hurbildu ahala. Sabela eta isatsa zuriak dira. Buru gogorra, kopeta ez horren nabarmena, baina nahiko handia, tamaina ertaineko eta ondo heldurik den mokoarekin, beheko aldea apur bat laburragoa duelarik, eta goialdekoak bat egiten du kopetarekin; moko-punta makurtua, laranja kolorekoa baina punta beltzarekin. Enbor ingurua biribila, eta planta goratuxea. Isatsa nahiko laburra, apur bat igoa eta ireki samarra.