EUSKAL oilo GORRIA
Euskal Oilo Gorria
Arraza landatarra
Oilarra: bizkarra eta litsa gorri laranjatuak dira, eta gainerako lumadiak baino distira handiagoa du. Bizkarraren azken zatian, lumen erdian, lantza-punta beltza daukate. Hegoetan, arkuak eta estal-lumak gaztaina tonua dute. Lehen eta bigarren arraun-lumetan gaztaina kolorea –hemen ez du tonu gorrixkarik ageri– nagusitzen zaio beltzari, eta gaztain- kolore gehiago duten abereek balio handiagoa dute.
Estal-lumen behealdeko lerroa eratzen duten 8-10 luma beltzak dira. Isatsak lema-luma eta igitai beltzak ditu, distira berde metalikoarekin. Bizkarraldea eta zela gorri-arre kolorekoak dira, hegoaren arkua eta estal-lumak bezala. Lepo aurrealdea, bularra, enborra eta izterrak arre ilun kolorekoak dira. Azpikolorearen kolorea, aldiz, krema da.
Oiloa: lumadiaren tonua, oro har, arre kolorea da. Lepoan laranja tonua nabarmentzen zaio, oilarrek baino gutxiago badute ere. Lepo amaierako lumak punta-beltzak dira, eta isatsaren lema-lumak ere beltzak, gehien batean behintzat. Distira metalikoa ageri dute, oilarrek bezainbat ez bada ere.