946 203 611 | info@euskalabereak.eus

POTTOKA

Zaldi arraza

Pottoka

Pottoka da Euskal Herriko bertako poneya. Izaera landatar nola hauspotua erakusten du oraindik ere arraza honek. Zaldi hauen irudikapenak agertzen dira aurrehistoriako kobazuloetan, Bizkaiko Santi Mamiñe edo Gipuzkoako Ekain kobazuloetan, esaterako.

Abere zintzo eta otzana

Euskal poneya-pottoka bere eremu natural malkartsura egokitzeko duen gaitasun handiagatik eta abere zintzo eta otzana izateagatik nabarmentzen da. Bestalde, amatasun- sen handia erakusten du eta baita ikasteko erraztasuna ere. Hori dela eta, oso arraza egokia da hipikan eta haur-heziketan erabiltzeko. Soinkurutzeko garaiera, batez beste, 124 cm da. Kolore beltza du, edo gaztain-kolore iluna; gainerako koloreak ezaugarri baztertzaileak dira. Udako ile mehea ilaje trinko bilakatzen zaio neguan.

Bertako abereen arrazak

Animalien aurkibidea