EUSKAL TXERRIA
Euskal Txerria
Arraza landatarra, artzaintzara ondo egokitua
Euskal Txerria kolore beltz eta zuriko txerria da. Tamaina ertaineko burua, soslai subkonkaboa, kono formakoa; behetik gorako burute edo muturra, beti aurrera begira duena. Belarri zabal, luze eta eroriak dituzte, zehar aldera eta begiak guztiz estaliz, askotan burute edo muturra baino beheragoraino. Oso gazteak direnean zimurdurak ageri dituzte burute edo mutur atzealdean, eta helduak egin ahala desagertu egiten zaizkie. Bizkarralde apur bat gakotua, zerra estu eta beheranzkoarekin. 75 cm-ko soinkurutzeko altuera du, eta 140 cm-ko diametroa, luzetara.
Sabel zabal eta jaitsia dute, eta 12-14 titiburu izan ohi dituzte; kume asko izateko gaitasuna du horregatik. Arraza landatarra da, artzaintzarako aproposa, eta garapen berantiarra du.
1929an erroldatu ziren 138.000 ugaltzaile 50 izatera iritsi ziren 1982an; orduan ekin zitzaion arraza hau berreskuratzeari.

