KARRANTZAR MUTUR GORRIA
Ardi arraza
KARRANTZAR MUTUR GORRIA
Karrantzar Mutur Gorria arraza ezberdina da, ezaugarri morfologiko ezberdinak ditu frantziar Euskal-Biarnokoaren eta Latxa arrazen aldean. Karrantzarra deitzen zaio, nagusiki Karrantza Haranean (Bizkaia) eta Bizkaia, Kantabria eta Burgos probintzietako inguruko haranetan delako.
Esnetarako gaitasun handia
Itxura orokorra: Animalia eumetrikoak dira, neurri lerro-luzedunak ditu, ganbila eta ultra- ganbila bitarteko soslaia, eta karakterizazio sexual zehatza dute. Esne-ekoizpenerako gaitasun handia dute.
Burua: tamaina ertain-handikoa, gorputzaren bolumenarekin bat, ez dute artilerik buruan. Bi sexuek soslai ganbila eta ultra-ganbila bitarteko mutur eta sudur aurrealdea dute. Belarri handi eta okertuak, zenbaitetan eroriak, baina asko mugitzen zaizkienak. Normalean adar gabeak dira, eta ageri zaizkienetan nahiko koskorrak izan ohi dituzte.
Gorputz-enborra: Luzea eta sakona, jarrera sendoko gorputz-adarrekin.
