946 203 611 | info@euskalabereak.eus

MONTXINA

Behi-arraza

Monchina

Bobido talde honek Bizkaia eta Kantabriak bat egiten duen inguruan du jatorria. Arabako ipar-mendebaldean eta Burgosko iparraldean ere ikus daitezke buru horietako batzuk. Mendi malkartsuetan eta bazka dagoen zuhaiztietan bizi dira.

Abere basati edo erdi-basatiak

Herrietako jaietako zezenketetan erabiltzen dira, dituzten ezaugarriengatik. Bizitza basati edo erdi-basatia daramate. Tamaina txikikoak dira (soinkurutzeko altuera 120 cm inguru da emeengan, eta arrengan, berriz, 130 cm inguru), landatartasun handikoak dira, eta gaztain- kolorea eta soslai konkaboa duten bobidoen taldean daude. Motots beltza dute buztanean, begi beltzak, mutur zuria eta baita argixkara jotzen duten hainbat alderdi ere. Adar txikiak dituzte, zuriak oinarrian eta beltzak puntetan, eta parentesi itxura dute. Haragitako pisua
150 kg bitartean ibiltzen da emeengan eta 200 kg inguruan, berriz, arrengan.

Bertako abereen arrazak

Animalien aurkibidea