946 203 611 | info@euskalabereak.eus

PIRINIOTARRA

Behi-arraza

Piriniotarra

Euskal Autonomia Erkidegoan hedatuen den behia da haragitarako behien artean. Tamaina ertaineko abereak dira, ortoideak, eta zuzeneko neurriak izan ohi dituzte. Kolore garikara dute, gorrixkara joz. Erabilitako ustiapen-sistema mistoa da, mendiko bazka ere erabiliz.

Inguruko arraza

Behi honen errolda handitzen doa urtez urte, eta baita haragitarako euren errendimendua ere, garapenerako dituzten gaitasun bikainengatik.

Ingurura egokitutako arraza bat da, eta tamaina ertaineko burua du. Adar sendoak ateratzen zaizkio garondoaren luzapen gisa, eta zuri nakareztatuak. Adar-punta, aldiz, horixka dute,
lira ireki baten itxurarekin, eta kiribilkara samarrak ere izan daitezke. Belarri ertainak, barruan ile fina dutelarik. Bizkar- eta gerri-lerro zuzena, bular zabala eta arku itxurako buztan hasierarekin. Kolore bakarrekoak dira, garikarak, baina argixkak dituzte begi, mutur, istape, axila eta parte inguruak; mukosek, berriz, larrosa kolorea dute.

Links INTERESGARRIA:

Facebook | Facebook Maguregi | Galería en Flickr

Bertako abereen arrazak

Animalien aurkibidea