946 203 611 | info@euskalabereak.eus

TERREÑA

Behi-arraza

Terreña

Arrazaren izenak lurrekoa, tokikoa dela esan nahi du. Bertako arraza da eta desagertzeko arriskuan dago. Landatartasun handikoa, eta gorputz-garapen ertaina. Abere sendoak dira, eta harmonia handia darie euren eremu naturalean ageri direnean. Bere osaerak agerian uzten du lorrerako duen gaitasuna.

Abere trebea, bizia eta harmoniatsua

Gaztain kolorekoa, “aza gorri” koloreko tonu oso ilunetatik hasi eta oso argietaraino ditu, “hurritz” kolore bitarteraino. Mukosa beltzak eta zilar koloreko orlak ditu muturraren inguruan, eta, arren kasuan, desagertzen joan daiteke hori urteak aurreratu ahala. Mototsa du buztanean, eta apatx eta adar-punta beltzak. Ile leun eta mehea, urtaroen arabera aldatzen dena. Bekokian ilea pilatzen zaio, kopeta-ilea eratzeraino. Arrek mutur motza dute eta emeek, aldiz, mehea eta findua, euren emetasunaren ezaugarri. Adar fin eta borobilduak dituzte, kolore zurikoak oinarrian eta beltzak puntan; emeek lira altu edo bajuaren eran, eta arrek ilargi erdi itxuran. Abere trebe, bizi eta harmoniatsua da, landatartasun handikoa.

Bertako abereen arrazak

Animalien aurkibidea