946 203 611 | info@euskalabereak.eus

SASI ARDIA

Ardi arraza

Sasi Ardi

Izena euskaratik datorkio, sasi edo sastraketako ardi esan nahi du, urteetan bizi izan den ezaugarri erdi-basatiengatik. Hori dela eta, ez ziren oso taldekoiak.

Gorputz-adar meheak, eta salto egitea ahalbidetzen dieten mugimendu bizkor eta airosak

Pisu ertaineko abereak dira, arinerako joerarekin, hiruki formako buruarekin eta soslai zuzenarekin; abere adierazkorra eta ilerik gabea. Belarri txikiak ditu, horizontalak edo apur bat goratuak, erne jartzean atzerantz egiten dutenak. Gorputz-enbor luzea, hiruki formakoa, harmoniatsua eta ile zuriz betea, udaberri eta uda partean sabelaldeko lepo eta bularra agerian uzten diena. Gorputz-adar meheak eta salto egitea ahalbidetzen duten mugimendu bizkor eta airosak ditu, sastraken artean mugitzeko erabiltzen dituenak.

Tamaina oneko burua du, hiruki formakoa, aurrealdetik nola albotik, eta baraila-arku nabari zein atzerakoarekin; luzera ertaineko lepoa eta lodi antzekoa emeengan, labur eta gihartsuagoa arrengan. Triangelu itxurako gorputz-enborra, luzea, sakona eta saihetsezur kakotuekin, triangelu itxurako toraxa erakusten duelarik.

Bertako abereen arrazak

Animalien aurkibidea