946 203 611 | info@euskalabereak.eus

BETIZU

Behi-arraza

Betizu

Betizu hitza euskaratik dator eta bi hitzen elkarketa da: “behi” eta “izua”. Hots, behia eta iheskorra, erdi-basatiak baitira basoetan ezkutatzen diren animalia hauek.

Landatartasun handiko bobidoak

Landatartasun handiko eta gorputz-garapen txitiko behiek osatzen dute arraza hau, eta luzangak eta soslai zuzenekoak izateko joera dute. Soinkurutzeko altuera, gehienez jota, 130 cm da arrengan, eta 120 cm emeengan. Pisua, batez beste, 400dik 500 kilo inguru bitartean ibili ohi dute arrek, eta 350 kg emeek. Gorputz-garapen handiagoa dute aurrealdean atzealdean baino. Kolore bakarrekoak dira, garikarak edo gorrixkak, argienetik bizienera bitartean dutelarik, gainera. Adarrak goiz hasten zaizkie, ilargi-erdiaren itxura dute, denborarekin lira itxura hartzen joanez, eta zuri nakareztatu kolorekoak dira; adar-puntek, berriz, horitik gorrira bitarteko kolorea hartuz doaz.

Bertako abereen arrazak

Animalien aurkibidea